Zibersegurtasuna enpresan: mehatxuak eta segurtasunaren gobernua

Jardunaldi honen helburua da ulertaraztea zergatik den egun zibersegurtasuna benetako kezka bat enpresa guztientzat, eta nola kudeatu behar den modu antolatu eta arduratsuan.

Jardunaldian, enpresek eremu digitalean zer arazo dituzten azalduko da (iruzurrak, zerbitzuak gelditzea, informazioa galtzea, zigor legalak). Ikusiko da, halaber zergatik ez den soilik kontu informatiko bat, baizik eta negozioari, kudeaketari eta jardueraren jarraitutasunari eragiten diona.

Landuko da enpresa bat nola antola daitekeen hobeto arazoei aurrea hartzeko, erabakiak goiz hartzeko eta gorabehera bat gertatzen denean zer egin jakiteko. 

Horretarako, arriskuak lehenesten, krisi baten aurrean erreakzionatzen eta enpresak funtzionatzen jarrai dezakeela ziurtatzen laguntzen duten barne-plan eta -arauen zeregina azalduko da.

Egun, erakunde askori eragiten dieten betebehar legalen eta kanpo-betekizunen ikuspegi orokor bat ere eskainiko da. Haien xedeak eta enpresan izan dezaketen eragina azalduko dira, xehetasun teknikoetan sartu gabe.

Hori guztia modu praktikoan. Erabakiak hartzera eta enpresa kudeatzera bideratuta egongo da, eta egokituta dago ezagutza tekniko espezializaturik ez duten pertsonentzat.