Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza
Eskaintzaren deskribapena:
Goiena Komunikazio Taldean ikus-entzunezko errealizatzaileen lan-poltsa osatu nahi dugu, etorkizuneko beharrei erantzuteko. Euskarazko komunikazio-proiektu erreferente eta berritzaileetan lan egin nahi duzu, gertuko lan-giroan?
· Ikus-entzunezko edukiak sortu eta errealizatu.
· Bideoen postprodukzio eta edizio lanak egin (Final Cut, After Effects, Adobe Premiere, Photoshop...).
· Taldean lan egin, ekimena izan eta sormen-proposamenak egin.
· Ikus-entzunezkoetan gradua eginda duen eta euskaraz naturaltasunez komunikatzen den pertsona.
· Postprodukzio programak menderatzen dituena.
· Gidabaimena duena.
· Kontuan hartuko dugu antzeko lanetan esperientzia izatea.
Lekua: Arrasate Gipuzkoa
Enpresa: Goiena Komunikazio Taldea
Soldata:
20.000-25.000
Bidali zure curriculuma azaroaren 25a baino lehen: pertsonala@goiena.eus
Bidali zure curriculuma azaroaren 25a baino lehen: pertsonala@goiena.eus