Elías Querejeta Zine Eskolako (EQZE) ekoizpen-arduradunaren eginkizun nagusia da eskolan garatzen diren jarduerak antolatzea, koordinatzea eta gauzatzea. Horien artean daude eskolaren prestakuntza-programetako jarduerak, ikerketa-sailaren jarduerak, ekoiztetxe gisa eskolak garatzen dituen proiektuak eta erakundeen arteko lankidetzetatik sortutako ekimenak. Ekoizpen-arduradunak lan hori eskolako beste sail batzuekin eta eskolaren erakunde bazkideekin (Tabakalera KGNZ, Euskadiko Filmategia eta Donostia Zinemaldia) elkarlanean egiten du, eta bere arloari dagokion aurrekontuaren arduraduna da.
-
Programa akademikoa: EQZEko hiru prestakuntza-programetako (Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza) ikasketa-planean aurreikusitako jardueren ekoizpena antolatzea eta haren jarraipena egitea, baita akademikoak ez diren jarduerena ere.
-
Master amaierako proiektuak: ikasleen master amaierako proiektuei ekoizpen lanetan laguntzea (aurrekontua, lokalizazioak, filmaketak, erakusketa eta instalazioen diseinua, zinema-programak eta abar).
-
EQZE Laborategia: laborategiaren lan-planaren jarraipena egitea eta eskolan garatzen diren proiektuen postprodukzioa koordinatzea, beharren arabera (errebelatzea, digitalizazioa, muntaketa, zaharberritze digitala, etalonatzea, entrega-fitxategiak eta abar).
-
Ekoizpena: alumni komunitatearen proiektu zinematografikoen ekoizpenean laguntzea (lan-planak, aurrekontua, baliabideen lagapena, jaialdi eta laborategietan parte-hartzea, eta abar).
-
Espazioen kudeaketa: irakaskuntzarako eta lanerako espazioak erreserbatzea, bai eta mantentze- eta garbiketa lanetan sortzen diren beharren jarraipena egitea ere.
-
EQZE Artxiboa: eskolako artxiborako materialak biltzen eta haien jarraipena egiten laguntzea.