Kontabilitate Teknikaria (Administrazioa Saila)

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Kontabilitate Teknikaria (Administrazio Saila)
 
Nor gara eta zein izango da zure eginkizuna?
Serigaurren 30 urtetik gora daramatzagu Astigarragan kirol, moda, lan eta industria sektoreentzako produktuak sortzen eta inprimatzen. Gure Administrazio taldera batuko den pertsona bat bilatzen dugu; kontabilitate-kudeaketaz arduratuko da, zuzendaritzari laguntza emango dio eta zenbakiak egunean mantenduko ditu, enpresaren osasun finantzarioa bermatuz.
 

Zure funtzio nagusiak:

1. Kontabilitate-, zerga- eta analitika-kudeaketa

  • Kontabilitate-ziklo osoa: Itxierak gauzatzea, banku-adiskidetzeak egitea eta kontu-idazpenak kontrolatzea.
  • Zerga-plangintza: Hiruhileko eta urteko zergak prestatzea eta aurkeztea, indarrean dagoen araudia aplikatuz.
  • Fakturazioa eta TicketBai: Prozesuak egungo araudira egokitzea, gure Arte Grafikoetako ERP espezifikoa erabiliz.

2. Zuzendaritzari laguntza

  • Reporting eta Dashboards: Hilabeteko finantza-txostenak eta aginte-koadroak sortzea, erabaki estrategikoak hartzen laguntzeko.
  • Diruzaintza (Cash Flow): Kutxa-fluxuak kontrolatzea eta finantza-aurreikuspenak egitea.

3. Administrazio-kudeaketa eta prozesuen optimizazioa

  • Erosketak eta aurrekontuak: Ekoizpen-zirkuitu osoa gainbegiratzea eta gure bezero-zorroarentzako aurrekontuak kudeatzea.
  • Dokumentazioa: Barneko dokumentu-sistemaren automatizazioa eta antolaketa eraginkorra bermatzea.
Zer eskaintzen dugu?
 
  • Ordutegia: Astelehenetik ostegunera 8:00etatik 13:45era eta 14:30etik 16:30era. Ostiraletan lanaldi jarraitua 8:00etatik 15:00etara (20 minutuko atsedenaldiarekin).
  • Eguerdia: Enpresako jantokian bertan bazkaltzen da.
  • Hasierako prestakuntza: Lehenengo hilabeteetan, ordezkatuko duzun pertsonaren laguntza eta prestakuntza izango duzu eskualdatze on bat bermatzeko. Gainera, gainerako lantaldearen etengabeko laguntza izango duzu.
  • Oporrak: Abuztuan 2 aste gordeak (33. astea eta hurrengoa).
  • Kontratu mota: Aldi baterakoa (Amatasun-ordezkapena).
  • Iraupena: 10 hilabete guztira, jarraitzeko aukerekin.
  • Lanaldia: Osoa.
  • Lantaldea: Lankide gehiago dauden sail batean sartuko da. Sektorean esperientzia zabala duen lantalde dinamikoa da, lan-giro bikainarekin.
  • Laneratzea: Ekainaren amaierarako edo uztailaren hasierarako aurreikusten da.

 

Baldintzak

Profilaren baldintzak:

  • Ikasketak: Unibertsitate Gradua Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan (EAZ/ADE), Finantza eta Kontabilitatean, Goi Mailako Gradua Administrazio eta Finantzetan edo antzeko titulazioa, kontabilitate-oinarri sendoarekin.
  • Esperientzia: Oso positiboki baloratuko da kontabilitate- edo administrazio orokorreko lanpostuetan prastako esperientzia izatea.
  • Hizkuntzak: Euskara oso garrantzitsua (elebiduna edo maila aurreratua). Ingelesaren ezagutza positiboki baloratuko da.
  • Informatika: Windows ingurunearen, barne-kudeaketako tresnen eta Excel-en erabilera aurreratuaren menderatzea.
  • Pertsona proaktibo, gogotsu, analisi-gaitasundun eta talde-lanean aritzea gogoko duena bilatzen dugu.

 

Laburpena

Lekua: Astigarraga Gipuzkoa

Enpresa: Serigaur

Lan mota: Egonaldi baterako

Soldata: 25.000-30.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Gurekin lan egin nahi duzu?

Profilekin bat bazatoz eta erronka gogoko baduzu, zure CVa bidal diezagukezu helbide honetara:

administracion@serigaur.com

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Gurekin lan egin nahi duzu?

Profilekin bat bazatoz eta erronka gogoko baduzu, zure CVa bidal diezagukezu helbide honetara:

administracion@serigaur.com

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.