ANDER DEUNA IKASTOLA | Hezkuntza Laguntzako Espezialista (HLE)

Deskribapena

Arloa: Irakaskuntza / Prestakuntza

Eskaintzaren deskribapena:

Sopelako Ander Deuna Ikastolak Hezkuntza Laguntzako Espezialista lanpostua betetzeko hautaketa-prozesua irekitzen du, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei arreta emateko.

Erref: HLE

LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK

- Lanpostua: Hezkuntza Laguntzako Espezialista (HLE).

- Kontratu mota: ikasturte osorako.

- Lanaldia: osoa.

- Hasiera-data: iraila.

EGINKIZUNAK

Lanpostua beteko duen pertsonaren zereginen artean egongo dira:

- Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntza ematea ikastolako jarduera arruntetan.

- Ikasleen autonomia pertsonala, soziala eta akademikoa sustatzea.

- Irakasleekin, orientatzaileekin eta familiekin koordinatzea.

- Ikasleen zaintza eta laguntza eskaintzea joan-etorrietan, jolas-orduetan, jangelan edo beharrezkoa den beste esparru batzuetan.

- Ikasleen inklusioa eta parte-hartzea erraztea.

ESKAKIZUNAK

Hautagaiek honako baldintzak bete beharko dituzte:

Titulazioa

Honako titulazio hauetako bat edukitzea:

- Gizarteratzeko Goi Mailako Teknikaria.

- Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria.

- Hezkuntza eta Kontrola Bereziko Laguntzaile titulua edo administrazioak baliokidetzat onartutako titulazioa.

Hizkuntza-eskakizuna

- Euskararen C1 maila edo baliokidea egiaztatzea.

BALORATUKO DIREN MEREZIMENDUAK

- Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleekin lan-esperientzia.

- Aniztasunaren arretarekin, inklusioarekin edo hezkuntza bereziarekin lotutako prestakuntza osagarria.

- Ikastetxeetan edo hezkuntza-eremuetan izandako esperientzia.

- Talde-lanerako gaitasuna eta komunikazio-trebetasunak.

HAUTAKETA-PROZESUA

Hautaketa-prozesuak honako fase hauek izango ditu:
- Aurkeztutako curriculumen balorazioa.
- Elkarrizketa pertsonala.

ESKABIDEAK AURKEZTEA

Interesa duten pertsonek honako dokumentazioa bidali beharko dute:

- Curriculum vitae eguneratua.

Dokumentazioa laneskaintza@anderdeuna.eus helbidera bidali behar da HLE erreferentziarekin.

Aurkezteko epea: Ekainak 22

Laburpena

Lekua: Sopela Bizkaia

Enpresa: Ander Deuna Ikastola

Soldata:

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

Ander Deuna Ikastola

Data: 2026-Eka-11
Herrialdea: Bizkaia
Eskualdea: Uribe Kosta
Udalerria: Sopela

Eskaintza noizarte:
2026-Eka-23

Enpresaren izena: Ander Deuna Ikastola

Ez dago hautagairik