Bai Euskarari Elkarteak ARABAN TEKNIKARI bat behar du

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

Bai Euskarari Ziurtagiria duten Arabako enpresa eta era guztietako entitateen artean ebaluazioak egiteko pertsona bat behar dugu.

 

Hauek dira kontuan hartuko diren ezaugarriak:

 

  • Curriculuma eta erreferentziak.
  • Harreman-sareak sortzeko eta kudeatzeko gaitasuna.
  • Lana antolatzeko gaitasuna, dinamikoa.
  • Antzeko lanetan aritu izana.
  • Euskara eta gaztelera ongi menperatzea.
  • Gida baimena eta autoa behar dira.

 

Baldintzak

  • Lanaldi erdiko lanpostua da, ordutegia malgua.
  • Lanean hastea urrian izango da.
  • Hilabete eta erdiko lana.

 

Laburpena

Enpresa: Bai Euskarari Elkartea

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Hautaketa prozesua www.lansarean.eus lan-atariaren bitartez bideratuko da. Curriculuma eta erreferentziak bertara igo beharko dira, irailaren 14aren aurretik.

·  Lan-poltsa osatuko da.